XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrek bi trebetasun eskatzen ditu: hitz egitea eta ulertzea.

Gauza nabaria da ikasleek askoz gehiago jakin behar dutela ulertzen hitzegiten baino.

Izan ere, beren burua dakitenaren muga barruan mintzatzeko kontrolatu badezakete ere, ez daukate beren solaskideak kontrolatzerik.

Hori horrela izaki, nahiko erraz defini dezakegu ikasleek behar duten gaitasuna, dela lehen aipatutako gaien inguruan elkarrizketa hasteko, dela beste edozein funtzio linguistiko betetzeko.

Baina zailago gertatzen da hori elkarrizketa bestek hasi duenean edota ikaslearen jardunari bestek erantzuten dionean.

Dena den, garbi dago asko landu beharko dugula ikaslearen ulermena, edozein elkarrizketatan defenditzeko prestatu nahi badugu behintzat.

Esan dezagun hemen hitz gutxitan Atalase mailako ikasle batek zer ulertzeko gai izan behar duen:
- berak egindako galderei dagozkien erantzunik normalenak;
- berak aipatutako gaiei edota emandako erantzunei dagozkien ihardespenik normalenak edo probableenak;
- boskarren puntuko gai-zerrendaren barruan bestek egindako galderak;
- boskarren puntuan emandako gai arloen barruan bestek emandako informazioa;
- informaziobideek emandako ohizko oharrak, hala nola aireportuetako bozgorailuenak, tren-geltokietakoak, etab.;
- zenbait ohar: argi ibili!, kontu!, gelditu!, azkar!.

Idazmenaren helburua oso mugatua da Atalase mailan.

Helmugako taldekide gehienek nahikoa izango dute eskutitz errazak idazten eta zenbait inprimaki betetzen jakitearekin.

Beraz, idazmena lantzea baino gehiago zerbait idatzi eta formula ezagun batzu erabiltzeko gauza izatea eskatzen da.

Honela labur daitezke ikasleen beharrak: Ikasleak eskutitzak idazteko gai izango dira:
- ostatu, hotel eta kanpinetan tokirik dagoen ala ez galdetzeko;
- ostatuko prezio eta kondizioen berri galdetzeko;
- zernolako gelak, pentsio mota (pentsio osoa etab), instalazioak, bistak eta abar nahi dituzten adierazteko.
- turistentzat interesgarri diren leku eta ikuskizunen berri jakiteko;
- gela bat erreserbatzeko.

Ikasleak honako inprimaki mota hauek betetzeko gauza izango dira:
- hoteletako sarrera-paperak;
- nazio batean sartu edo bertatik irtetekoak (behar balitz).

Irakurmenari dagokion helburua ere oso mugatua da.

Atalase mailako ikasleek honako hauek irakurtzen jakin beharko dute:
- idazmakinaz idatzitako kartak eta ikasleek beraiek idatzitako kartei erantzunez bidaltzen zaizkien liburuxka errazak;
- trafiko-seinaleetan normalean erabilitako textuak;
- ohar eta iragarki publikoetako textuak;
- gastronomiazko hitzak, normalean menuetan erabiliak.

Azpimarratu beharra dago hemen irakurmenari eta idazmenari buruz esanak helburu minimoak direla, Atalase mailako beharrei begira.

Daitekeena da, eta gertatu ere hala gertatzen da, textu idatzi gehiago erabiltzea horretara ohituak dauden ikasleekin; beti ere idatzia helburutzat ez, baina irakaskuntzarako lagungarritzat hartzen delarik.

Beraz, ikaslerik gehienak Atalase mailara iritsitakoan askoz gorago egongo dira idazmenean eta batez ere irakurmenean, guri hemen helburuak zehazterakoan deskribatu duguna baino.

Era berean, baliteke ikasle askok hizkuntza arrotzeko hiztunekin ahoz hasitako harreman sozialak kartaz jarraitu nahi izatea.